GARA > Idatzia > Kirolak> Pilota

Baionako Masters torneoa

Waltariren trebeziak erabaki du finala beste behin ere

Txapeldunek azkar ihes egin zuten markagailuan, baina Larretxeak eta Etxetok erreakzionatu eta berdindu egin zuten; azkenean, aldiz, ez zen ezusterik izan.

p032_f01_149x97.jpg

WALTARI-LANBERT 40

LARRETXEA-ETXETO 29

Jon LEUNDA

Ez da ezusterik izan, eta Waltarik eta Lanbertek irabazi dute Baionako Masters torneoa. Txapelketa honekin, lau handietako hiru jadanik jokatu dira, eta hirurak irabazi ditu kubatarrak. Dagoeneko Buruz Burukoa, Binakakoa eta Mastersa jokatu dira, eta hirurak izan dira Waltarirentzat. Orain Superprestigioa falta da. Iaz lauretan atera zen garaile amerikarra. Aurten, gainera, Binakakoa eta Mastersa Lanbertekin irabazi ditu.

Atzo ere Kubakoa izan zen protagonista, bere mailak erabaki baitzuen lehia. Oso ongi hasi ziren, eta berehala hartu zuten abantaila, 14-4 aitzineratuz. Bazirudien norgehiagoka fite joango zela, baina Larretxeak eta Etxetok zailena egin eta partida berdindu zuten. Une horretan, gainera, dirua beraien alde jarri zen, baina hor hasi zen berriro ere finala aldatzen.

Waltarik bere erakustaldiari ekin zion, atzean Lanbertek ederki lagunduta. Aurrean, berriz, Larretxea eta Etxeto huts batzuk egiten hasi ziren, eta hor ateratako aldea erabakigarria izan zen amaieran, txapeldunek ihes egin baitzuten.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo