GARA > Idatzia > Mundua

Irailaren 11ko erasoek AEBetako egungo gainbehera iragarri zuten

Irailaren 11ko erasoen X. urteurrena betetzen den honetan, Al Kaedak bere gain hartu zuen ekintza horren ondorioak gero eta nabariagoak dira Ameriketako Estatu Batuetan. Are gehiago, krisi ekonomikoak agintzen duen garai hauetan. Washingtonek orduan hasi zituen bi gerra garestietan leporaino sartuta jarraitzen du herrialdeak. Eta, agian garrantzitsuagoa dena, potentzia erraldoi gisa bere buruan zuen konfiantza betiko galdu duela esan daiteke.

p014_f01_199x108.jpg

GARA

Irailaren 11ko atentatuak bere gain hartu zituen Osama Bin Laden joan den maiatzean hil bazuten ere, eraso haien ondorioak epe luzean pairatzen jarraituko dute AEBek.

Al Kaedako burua zenak ez du jada sekula bere biziko asmo garrantzitsuena ikusiko: AEBen ekonomikoa porroteraino ahultzea. Baina, ahuldu, ahuldu dela dudarik ez dago.

AEBen aurkako gerra irabazi al zuen azkenean Bin Ladenek? Irailaren 11ko erasoek mende luze bateko «hegemonia amerikarraren» amaiera iragarri al zuten? Badirudi baietz, epe laburrera behintzat.

2001eko irailaren 10ean munduko potentzia erraldoi bakarra ziren AEBak. Finantzak ondo zihoazkien urteetako hazkunde ekonomikoaren poderioz. Optimismoa zen nagusi.

Hurrengo egunean munduak ezin zuen sinetsi ere egin telebistatik ikusten ari zena. Potentziaren sinbolo ekonomiko, politiko eta militarra suntsitzea izan zen erasoen helburua. Ordura arte beren mugen barruan sekula erasorik ez zutela jasango uste zuten estatubatuarrek.

«Izugarrizko garaipena izan zen Bin Ladenentzat», dio Julian Zelizer historia politikoan adituak, Princetongo Unibertsitatekoak. «Segurtasun arloko milioika akats begi bistan geratu ziren eta herrialdearentzat sekulako hondamendia izan zen».

Ekintzaren osteko erantzuna

Beste aditu batzuen ustez, erasoak eurak baino ondorio larriagoak izan ditu «terrorismoaren aurkako» gerra delako hori inolako aurreikuspenik gabe hasteak. David Rothkopf-en esanetan, «trauma osteko estressak eraginda», AEBek onartu egin zituzten Bushen Administrazioaren «gehiegikeria» guztiak. «Azken batean, hori baita terrorismoaren helburua: ekintza egin eta etsaiaren erantzuna itxarotea, erantzun horrek lehen ekintza baino kalte gehiago eragingo duen esperantzan».

Afganistango eta Irakeko gerra ezin amaituz jarraitzen du oraindik Bushen ondorengoak.

Urte hauetan gastu militarrak aurrekontu federalaren %20 jatera iritsi dira (irailaren 11ra arte %16 zena).

Diru gabeko gerrak, zergen jaitsiera... zor publikoa topea jota zegoen egungo krisialdi ekonomikoa ate joka etorri zenean. Atentatuen galera ekonomiko izugarriak txanponak baino ez dira ondorengo gerrek ekarritako gastuarekin alderatuta: 4 bilioi dolar adituen kontuetan; hau da, ordutik hona zor publikoak inoiz izan duen hazkundearen erdia (7 bilioitik 14 bilioira handitu da hamar urteotan).

Harago doaz Linda Bilmes eta Joseph Stiglitz ekonomialariak, horien iritziz, 2008ko krisialdi orokorraren eragileen artean dagoelako gerra.

Gerraz bizi diren industriek irabaziak izan dituzte, noski, baina zorpetzeak eragin izan dituen kalteak askozaz handiagoak izan dira adituen esanetan.

AEBen aurrekontu federalak ia-ia ez zuen zorrik 2001ean. Egun zenbaki gorriak dira nagusi. Epe luzera gainera. Armadan kargu gorena duen Michael Mullen almiranteak argi dauka: «Segurtasun nazionalaren etsai nagusia zor publikoa da».

Eta zor publiko horretan eragin bakarra ez baina zuzena izan zuen Irailaren 11k, Txina, India eta Brasilgo potentzia berrien hazkundea edota AEBen barne arazoak ahaztu gabe.

Obama se lanza a la arena preelectoral contra la triada republicana

El presidente de EEUU, Barack Obama, continuaba ayer su gira en autobús por tres estados del Medio Oeste en un intento de eclipsar el empuje de los republicanos, enfrascados en el proceso de pre-primarias.

Tras visitar el lunes Minesota, el inquilino de la Casa Blanca seguía ayer en Iowa -el primer Estado que vota en primarias- y tiene previsto finalizar hoy su gira en Illinois, de donde fue senador hasta su victoria electoral.

Obama, cuya popularidad se halla por debajo del 40% según las encuestas, está centrando su mensaje en cuestiones económicas después del varapalo que sufrió en las negociaciones en torno al techo de gasto y el déficit público y por la publicación de los datos del paro, que se mantiene en el 9%.

La imagen del primer presidente negro de EEUU ha sufrido una fuerte erosión en el electorado más a la izquierda por su contemporización con los adversarios republicanos.

Iowa, que catapultó al fenómeno Obama en las primarias de 2008, ha sido estos días el epicentro de la campaña republicana. Michele Bachman venció precisamente el fin de semana pasado en unas primarias de prueba en ese Estado y se perfila como la candidata del movimiento ultra Tea Party. También ha recalado estos días en Iowa el gobernador de Texas, Rick Perry, quien ha postulado su candidatura a las primarias republicanas. El tercero en discordia, el ex gobernador de Massachusetts Mitt Romney, ha criticado el viaje de Obama como «la gira mágica de la miseria». GARA

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo