Irailaren 11ko erasoek AEBetako egungo gainbehera iragarri zuten
Irailaren 11ko erasoen X. urteurrena betetzen den honetan, Al Kaedak bere gain hartu zuen ekintza horren ondorioak gero eta nabariagoak dira Ameriketako Estatu Batuetan. Are gehiago, krisi ekonomikoak agintzen duen garai hauetan. Washingtonek orduan hasi zituen bi gerra garestietan leporaino sartuta jarraitzen du herrialdeak. Eta, agian garrantzitsuagoa dena, potentzia erraldoi gisa bere buruan zuen konfiantza betiko galdu duela esan daiteke.