GARA > Idatzia > Kultura

EMAISIA EMAKUME ELKARTEA

Autoestima lantzeko sentsibilizazio kanpaina abiatu da gaur hondartzetan

Norberaren burua eta gorputza ezagutu, maitatu eta elkarrekin jolasteko aukera izango da sentsibilizazio kanpaina honetan. Muntaia ibiltari baten bidez, gorputza maitatzeko jolasak proposatuko ditu Emaisia emakumeen elkarteak. Bizkaiko hiru hondartza izango dira kanpainaren lekukoak: Laida (gaur), Gorliz (bihar) eta Sopela (etzi). Bi hezitzaile egongo dira eta, baloiak banatzeaz gain, auto-estima lantzeko jolasak dinamizatuko dituzte 11.30etik 13.30era.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo