GARA > Idatzia > Euskal Herria

Polizientzako giza eskubideen aldeko jardunaldiak antolatu ditu Lakuak

Idoia Mendia Lakuako Gobernuko Justizia sailburuak ezagutarazi duenez, tolerantziari eta giza eskubideei buruzko jardunaldiak antolatu dituzte polizientzako irailerako. Bizikidetasun Demokratikoa Sustatzeko eta Indarkeria Deslegitimatzeko Planaren barneko ekimena izango da.

p012_f02ona.jpg

Leticia MELON | GASTEIZ

Lakuako Gobernuak tolerantziari eta giza eskubideei buruzko jardunaldiak antolatuko ditu polizientzat irailean. Ekimena Bizikidetasun Demokratikoa Sustatzeko eta Indarkeria Deslegitimatzeko Planaren barnean burutuko da. Biktimekin enpatia sustatzeko hainbat ekimen biltzen ditu 2010. urtean sortutako planak, eta bizikidetasuna sustatzea eta indarkeriari bizkarra ematea ditu xede.

Lakuak onartutako planak polemika handia eragin zuen lehen unetik, batik bat «terrorismoaren biktimen» testigantzak ikastetxeetara eramateko egitasmoa dela-eta. Hain zuzen ere, biktimek ikasleei beraien esperientzien berri ematea bultzatzen du planak.

Idoia Garmendia Lakuako Gobernuko Justizia sailburuak, EAJri emandako erantzun parlamentario batean eman du irailean egingo diren jardunaldien berri. Poliziakideei zuzendutako jardunaldiak bat egingo du denboran Gasteizko Legebiltzarrean Estatuko segurtasun indarretako kideek eta indar parapolizialek egindako «gehiegikeriak» aztertzeko abian jarriko den ba- tzordearen lanen hasierarekin.

Lakuako Gobernuko Justizia eta Herri Administrazio Sailak abian jarritako Bizikidetasun Demokratikoa Sustatzeko eta Indarkeria Deslegitimatzeko Planean, elkarbizitza, tolerantzia eta giza eskubideak sustatzen dituzten proiektuak garatzeko diru laguntzak aurreikus- ten dira, baita giza eskubideen graduondoko ikasketak sustatzea ere. Aniztasuna eta erakunde demokratikoak bultzatzeko bekak ere jasotzen ditu planak.

Ekimen nagusiak

Polizientzako jardunaldiez gain, udal eta gizarte taldeentzako mintegiak ere antolatuko dituzte. Jardunaldiotan tolerantzia, balio demokratikoak eta giza eskubideak sustatuko dituzte.

EAJri idatziz emandako erantzunean, Idoia Mendia Justizia sailburuak Bizikidetasun Demokratikoa Sustatzeko eta Indarkeria Deslegitimatzeko Planeko neurrien errepasoa egiten du. Bertan jasotzen denez, bakea eta giza eskubideak sustatzeko 153 egitasmo jarri dira jada abian gizarte taldeekin. Horrez gain, 74 udal proiektu ere jarri dira abian. Hala, planera bideratutako 1,4 miloi euroetatik 1,2 milioi gastatu dituzte dagoeneko (%84,9).

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo