GARA > Idatzia > Iritzia> Gutunak

Txiki Falero, Txumai Iturria, Itxaso Gomez eta Asier Ibaibarriaga ESAITen Mendi Martxako Antolakuntza

ESAITen XI. Mendi Martxaren esker ona

Amaiur-en hasi eta Lizartzan bukatuz, ESAITen XI. Mendi Martxari eman diogu amaiera. Zeharkaldian zehar 200 bat ibiltari, egunero batez beste 80 lagun, harrera instituzionalak, kirolariak, kultur munduko jendea, herritarrak, elkarteak, eragile desberdinak... Pasatu garen leku guztietan, berotasuna, babesa eta bultzada izan ditugu bide lagun.

Parte hartu duzuenoi, leku bakoitzean lagundu diguzuen guztiei, eskerrik asko bihotzez. Gozamena izan da zuekin ekimen hau partekatzea.

Motxilak hustu bezain pronto, datorren urtean berriz ekiteko irrikitan gaude.

Gora Euskal Herriko selekzioak!

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo