GARA > Idatzia > Iritzia> Hemeroteka

Jesus Mari Mendizabal 2011/8/23 | El Diario Vasco

Eutanasia

(...) Nicolas Bonnemaisonek, Baionako ospitalean, ez hil eta ez bizi zeuden lau pertsona larriekin praktikatu du, aurten bertan, eutanasia aktiboa; esan nahi baitu, besterik ezinean, eztiki 'suizidatzen' edo hobeto hiltzen lagundu ziela. Doktore lapurtarrak berak aho-bizarrik gabe aitortu du, lau kasuetan pozoia eman ziela hil-zori gogorrean zeuden gaixoei. Arima hortzetatik askatu ziela, alegia. Bonnemaison, bonneraison! Zentzuzko erabakia.

Zergatik? Badelako franko arrazoi inoizko eutanasiarako. 1. Jaioak bizia eskubide. Bai, baina norberak ahal eta nahi duen arte. 2. Kristauek beti errezatu izan dute: «Lagun egidazu, Jauna, ene heriotzako larri-unean». Hortaz, zerutik asistentziarik ez denean, hurko onak laguntzea zertan da delitu? Geldi dagoenak kulpa gehiago ditu. 3. Zakurrik zakurrenei ere eskaintzen zaien errukizko laguntza ez al dugu zuk eta nik merezi? 4. Hil-bizian zeudelarik, lau agure-atsoek zer zuten nahi, harekin zituen medikuak eztitu. Hurrena, hilen sendikoek sostengua erakutsi diote Bonnemaisoni; baita ehunka lankidek eta milaka bestelakoek ere. Denok ote gaude kriminal? 5. (...).

Tokirik ez dut, damuz. Eutanasia azpi-gai, aurten itzuli da nobela bikaina italieratik gaztelaniara: `La acabadora', Michela Murgia-rena, Salamandra-n. Biziki dizut gomendatzen. Eta ez errazegi uka eutanasia aktiboa. Izan ere, protagonista xaharrak han dioen moduan: inoiz ere ez esan inoiz ez; egundo ez esan ur horretatik ez dut nik edango.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo