GARA > Idatzia > Kultura

Juanma Bajo Ulloak zinematografiari buruzko tailerra emango du

GARA | BILBO

Juanma Bajo Ulloa zinemagile gasteiztarrak zinematografiari buruzko tailer bat emango du AlhondigaBilbao zentroan, hilaren 26tik urriaren 1era arte. Ikastaroa zine edo interpretazio ikasleei dago zuzendurik eta, «El Desafío» izenarekin, Ikasiz AlhondigaBilbaoren hezkuntza-programaren parte da. Programaren oinarriak aniztasuna, dinamismoa eta berrikuntza dira.

Zentro bilbotarreko arduradunek adierazi dutenez, tailerrak ikastaroan bertan erabakiko den argumentu bat izango du abiapuntutzat, eta, horri esker, taldetan banatutako parte-hartzaileek film labur bat egin beharko dute, gidoia idazteaz, ekoizteaz, casting-a egiteaz, lokalizazioaz, filmazioaz eta edizioaz arduratuz.

Tailerra 10.30etatik 14.30etara eta 16.00etatik 20.00etara burutuko da, eta 150 euro balio du (120 euro hó txartelarekin). Izena emateko AlhondigaBilbaoko Atarian dagoen Infopuntura jo behar da, edo bestela 94 401 40 14 telefonora deitu.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo