GARA > Idatzia > Kultura

Imanol Ariasek Zinezko Bizitza saria jasoko du Donostiako Zinemaldian

p048_f02.jpg

GARA | DONOSTIA

2007an Antonio Mercero izan zen Kutxak omendutako zinemagilea, 2008an Elias Querejeta, 2009an Pedro Olea eta 2010ean Xabier Elorriaga. Aurtengo Zinemaldian, Imanol Ariasi, Riañon jaio baina Eibarren eta Ermuan hezitako aktoreari emango dio Kutxaren Urrezko Zerbitzuak Zinezko Bizitza saria. Ekitaldia astelehenean, hilaren 19an izango da, 19.00etan, Kutxaren Andia kaleko ekitaldi aretoan. Antzezleak «Bilbe V» izeneko eskultura eta saria jasoko ditu bertan, eta jarraian, omenaldi gisa, «Mikelen heriotza» filma emango dute, Imanolek berak protagonista rola antzeztu zuenekoa.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo