GARA > Idatzia > Euskal Herria

Zengotitabengoa epaitzen ari dira Portugalen, lehergailuak fabrikatzeagatik

GARA |

Segurtasun neurri handiekin eta hedabide ugariren presentziarekin, atzo hasi zen Caldas da Rainhako auzitegian Andoni Zengotitabengoaren kontrako epaiketa. Portugaleko Justiziak bere lurraldean egindako delituengatik ustezko ETAko militante bat epaitzen duen lehen aldia da.

Elorriotarra 2010eko martxoan atxilotu zuten Lisboako aireportuan, Venezuelara zihoan hegaldi bat hartzen saiatu zelarik. Hilabete lehenago Obidos herriko etxebizitza bat alokatu zuen pertsonetako bat izatea leporatzen diote. Bertan, lehergailuak egiteko material ugari aurkitu zuen Poliziak.

ETAko kidea izateaz gain, armak edukitzeaz, dokumentuak faltsifikatzeaz eta lapurretak egiteaz akusatu dute, besteak beste, 32 urteko gaztea.

Atzoko saioan, fiskalak adierazi zuen 2007. urtetik erakunde armatua base logistiko bat prestatzen zebilela Portugalen eta Zengotitabengoak beste kide batekin zeregin horretan jardun zuela. Gaurkoa izango da azken saioa.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo