Haizea BARCENILLA | Arte komisarioa
Urrezko guraizeak eta pistola
Eta kulturan, nahiago dute instituzio handi eta kapitalistei diru laguntzak ematen jarraitu, Guggenheim kasu, eduki esanguratsu eta kritikoa duten espazio xumeagoak mantendu baino. Nahiago, gasturik ez dakarten gaztetxeak itxi, Kukutza kasu, kontrolatzen ez duten programekin arriskatu baino; nahiago, barruan espazio hutsak eta kontzientzia gutxi dituzten eraikin sinatuak diru publikoaz ordaindu, artista gazteen laborategi kreatiboak mantendu baino. Erabaki hauek guztiak ekonomikoak dira soilik garapen kapitalista hutsaz larritzen direnek hartutakoak direlako. Gizarteari begira OLBEko kide direnek -operak gogaitzen dituen arren-, edo Millan-Astrayren pistola gogoan, artelan garaikideak bisitatzen dituztenek -eskuliburuetan bikaintzat jotzen direlako-, krisiaz ahoa betetzen dute geure ingurumen kultural kritikoa suntsitzen duten bitartean.