GARA > Idatzia > Euskal Herria

�Urriaren 12an Espainiak entzungo gaitu�, jakinarazi du Independentistak sareak

Urriaren 12rako II. Martxa Berdea antolatu du Independentistak sareak, �Espainia: inposaketa eta hondamendia. Independentzia!� lelopean. Mobilizazioa 17.00etan abiatuko da Bilboko Jesusen Bihotzetik, eta Areatzan amaituko da. Burrunba izaera izango du mobilizazioak.

GARA |

�Zarata egiteko garaia da, entzun gaitzaten, gure haserrearen berri izan dezaten. Nork eman die gure herria hondamendira eramateko eskubidea?�, galdegin du Independentistak sareak kaleratutako pren- tsa adierazpenean.

Bere aburuz, Estatu espainolaren proiektua �gainbehera doa, eta gainbehera eramaten gaitu gu ere, lotuta gaudelako, erabakitzeko aukerarik ez dugulako�. Egoera sozioekonomikoa �oso larria� izanik gizartea ezin da geldirik egon esan du. �Argi dago, Espainiaren menpe ez dago irteerarik. Argi dago estaturik gabeko herriok eskuak lotuta ditugula krisiaren aurrean. Nork defendatzen gaitu gu krisialdi aro honetan?�, gaineratu du.

Burujabetza ekonomiko eza soilik ez, �Espainia inposaketa� dela ere salatu du Independentistak sareak. �Hobekuntzarako eta aldaketarako ateak ireki beharrean, gehiago itxi dituzte espainiar nazionalistek. Atzera doa espainiar politikagintza�.

Euskal herritarrei �Espainiak ezer eskaintzen ez� diela nabarmenduta, �beste bide bat� hartu behar dela azaldu du: �Estatua behar dugu, gure bidea hartu ahal izateko, gure ekonomia babesteko, gure erabakiak hartu ahal izateko, beste inoren menpe ez izateko; bolantea hartu eta amildegira doan bidea baztertu eta gure garapenerako bidea hartzeko. Independentzia behar dugu, gure herritarren interesak babesteko. Geroa izanen dugula bermatzeko�.

Bigarren edizio hau �burrunba martxa� bilakatuko da mobilizazioa Plaza Eliptikora iristean, �armarri faxista espainiarra eta Espainiako Gobernuaren Ordezkaritza dauden lekuan�.

Sareak dei egin die euskal independentista guztiei urriaren 12an Bilbora joan daitezen, �betiko moduan arropa berderen bat jantzita eta, oraingoan, zarata egiteko tresnaren batekin�.

aitzindariak

�Espainiarekiko independentzia lortzeko bidearen lehen urratsen urteurrenak gogoratuko ditugu. Halaber, etorkinek independentzia prozesuan izan behar duten protagonismoa azpimarratuko dugu�, azaldu du sareak.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo