Antzerkizale elkarteak Mungian ospatuko du aurten bere eguna
GARA | LEKUA
Antzerkizale elkarteak datorren urriaren 8an ospatuko du aurten bere eguna. Mungian izango da, urtero lurralde ezberdin batean gauzatu nahi baitute festa. «Euskal antzerkiaren munduan barneratzen den jendeak ospakizun egun bat izan dezan» antolatu du elkarteak eguna.
Jaia eguerdiko hamabietan hasiko da Mungiako Matxin plazan Porrotxek emango duen pregoiarekin. Jarraian Ipo eta Tomaxek «Sukaldean» ikuskizuna eskainiko dute toki berean, eta hori amaitutakoan, kale animazioa izango da herrian zehar hainbat antzerki talderen eta Bertoko musika taldearen eskutik.
Arratsaldean, 15.00etan, herri bazkaria egingo dute; parte hartu nahi duenak antzerkizale@antzerkizale.com helbidean eskatu beharko ditu txartelak.
Arratsaldean Dis-dis taldearen, Ikerne Goikoetxearen haurren eta Gilkitxaro taldearen ikuskizunak izango dira ikusgai, Matxin plazan eta Olalde aretoan.
Azkenik, 20.00ak aldera, elkarteak Antzerkizale saria emango dio Amale Arzelusi, euskal antzerkiaren alde egindako lana eskertzeko eta emakumearen figura nabarmentzeko.