GARA > Idatzia > Iritzia> Ikusmira

Urbinako protesta eta betiko paradoxa

Atzo hasi zen 2009ko urtarrilean Urbinan (Araba) AHT salatzeko protesta jendetsuan parte hartzeagatik atxilotu zituzten lagunen aurkako epaiketa. Fiskalak bere eskaera datorren ostiralera arte ofizialki jakinaraziko ez badu ere, orain arte bi eta lau urte arteko kartzela zigorrak eskatu ditu AHTren lanak hasita zeuden esparrura, betiere modu baketsuan, sartzeagatik. Ertzaintzak dioenaren arabera, ordea, eurei erasotzen hasi zirelako oldartu behar izan zitzaizkien protestan ari zirenei. Hala ere, ospitalera eraman behar izan zituztenak eta gainerako zauritu ugariak ez ziren ertzainak izan, manifestariak baizik. Herri honetan maiz sumatu izan den paradoxa da, erasotzaileak izatea erasoa jasaten dutenek zaurituak. Bi urte eta zortzi hilabete joan dira ordutik, baina orain dela bi aste baino ez paradoxa bera izan da Bilbon Kukutza III gaztetxea eraisteko operazioan: ertzain «baketsuek» bortizkeria salatu zuten, baina dozenaka «biolento» bidali zituzten ospitaleetara.

Urbinan, alde batetik, gertatutakoa AHTren aurkako oposizioa kriminalizatu eta zigortzeko saioa izan zen, han gertatu zenak eta auzia Madrilgo Auzitegi Nazionalera bideratzeko saioak argi utzi zuten bezala. Eta, bestetik, boterearen eta haren zerbitzuko polizien larderiaren hamaikagarren adibidea, zortzi lagunen auzipetzearekin borobildua.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo