GARA > Idatzia > Kultura

Disturbiok hard-rock disko berria plazaratu du, soinu garratz eta pisutsuz betea

GARA | GASTEIZ

«Daños y perjuicios» da 2000. urtean Agurainen sortutako Disturbio taldearen laugarren diskoaren izena. Aurkezpenean azaldu zutenez, hainbat aldaketa izan dituzte urte hauetan guztietan, baina «Edortaren ahotsak eta Iñakiren gitarrak taldearen soinu bereizgarria bikain gorde dute, punkaren indarrak rockarekin nahastuta hasieran, eta hard-rockaren ukituarekin gero». Aurreko diskoak bezala, Carlos Creator musikariak grabatu du lan berria Bilboko RockStudios-en. Txikik (Disturbioko kide ohia) eta Albertok punteoak sartu dituzte, Txonik koruak egin ditu eta Creator arduratu da akustikaz.

«Badirudi disko hau aurrekoaren anaia bikia dela -adierazi zuten taldekideek-. soinuaren ekoizpenagatik zein abesti motagatik, nahiz eta batzuetan azkarragoak, sendoagoak eta pisutsuagoak izan». Soinu garratzen artean melodiak «oso erakargarriak» gertatzen dira.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo