Ritxi AIZPURU Musika argitaratzailea
Musikaren kukuak
Espekulazioaren zain dago desokupatutako lokala, egun batean etekinak biderkatzeko bider ahalik eta gehien. Egoera hori, espekulazioa, onartzen duen udal eta abarrek biolentzia baino ez dute sortzen. Etxeak okupatzen direnean behar batzuk daudelako da, eta behar horiek ez dituenez asetzen espekulazioak, horren aurka egitea bide txukuna da. Errekalde sutan. Etxe okupatuaren aldekoak sutan. Espekulazioaren aldekoak sutan. Pasatu dira eta beti da garaia esateko «beste bat okupatuko dugu».
Kukutzak eta etxeen okupazioak berriro ekarri dute askoren ahora autokudeaketaren indarraren altxorra. Autokudeaketaren gainetik pasatu dira zapalgailu ideologiko erraldoiarekin. Sua sistemak berak du eskuetan eta besteei supiztaile deitu. Bilboko gaztetxearekin gertatu zen bezala, Kukutzari ere etorri zaizkio sistemaren eta legearen izeneko defentsa mardulena erabiliz. Zaldiko-maldikoaren bakea. Baina etxeak hustu arren, bete dira mugimendurako grinak. Berriro ere autokudeaketaren inguruko ideiak zabalduko dira. Kukutzak egundoko komunikazio lana egin du, balioko du. Kukutzan izan den musikak berriro joko du.