GARA > Idatzia > Eguneko gaiak

Iratxe ESNAOLA Informatika ingeniaria, Gaur8-ko kolaboratzailea

Liderra eta berritzailea, baina filosofia zurrun eta itxikoa

Askorentzat Bill Gates baino ezezagunagoa izanagatik, Steve Jobs da ordenagailuak eta gailu elektronikoak gure bizitza pertsonaletara ekarri zituen jenioa. Etorkizunera begirako pertsona, denboran aurrera egiteko joera eta gaitasuna zuena. Lider bat, funtsean.

Steve Jobs-ek lider rol hori bete zuen Apple enpresan ere, baina ez azken urteetan konpainiaren posturik gorenean egon zegoelako soilik, lider izateko autoritate morala zuelako baizik: izaera, jarrera eta ezagutza.

Lidergo mota ezberdinen artean, lidergo autoritarioaren aldekotzat jo izan da, Google-n «unibertsitate» estiloarekin alderatuz, batez ere.

Eta lidergo pertsonaletik, Apple enpresa bera ere sektorean lider izatea izan da bere negozio-helburua eta, bide batez, estrategia.

Berrikuntza da, Steve Jobs-en ustez, lider bat beste guztiengandik bereizten duena. Eta berrikuntza da, Apple-n produktuen diseinu minimalista eta erakargarritik harago, enpresaren beraren bereizgarria.

Baina berritzailea izan eta berrikuntzara bideratua egonagatik, filosofia zurrun eta itxiko enpresa da Apple: berrikuntza prozesu guztiak sekretupean egiten dira; bere sistema-eragilean ezin da lizentzia libreko programarik exekutatu; erabiltzaileen askatasunen inguruko politika argirik ez du eta interes komertzialei erantzuten die soilik.

Zilegi da noski, baina gailu elektronikoen sektorean berrikuntza beste era batean ere uler daiteke. Eta, zergatik ez, etorkizun teknologiko hurbilean, lider bilakatu.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo