GARA > Idatzia > Kultura

EUSKARA PARISEN ETA LONDRESEN

Parisko Sorbona Unibertsitatean euskara irakatsiko dute

Uztailean Etxepare Institutuarekin izenpetutako elkarlanerako hitzarmen bati esker, hasi berria den ikasturte honetan euskarari eta euskal kulturari buruzko eskolak emanen dituzte Pariseko Sorbona Unibertsitatean. Argitxu Camus Etchecopar irakasleak euskara, artea, literatura, ahozko tradizioa, musika, antzerkia eta zinema aztertuko ditu, besteak beste, ikasleekin batera. Ostiraletik igandera eginen den Londreseko hizkuntzen azokan ere izanen da euskara, Etxepare Institutuak Lakuako Gobernuaren ordezkari gisa parte hartuko baitu bertan. «Euskara, jalgi hadi mundura» estandarekin, bertze 150 erakusle baino gehiagorekin bat eginen dute hizkuntza, kultura eta komunikazioa ardatz dituen azokan. Aurten, gainera, inoiz baino eskola gehiago eman eta inoiz baino erakustaldi gehiago eginen dituztela nabarmendu dute institutuko kideek. Tartean izanen dira euskara eskolak.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo