Kultura
Ordenagailuaren zirrikituetatik maitasun bila abiatuko da Tanttaka
Daniel Glattauerrek idatzitako «Ipar haizearen kontra» nobelaren antzerkirako moldaketa osatu du Tanttakak, eta bihar eta etzi estreinatuko du, euskaraz eta gaztelaniaz hurrenez hurren, Bilboko Arriaga antzokian. Fernando Bernuesek zuzenduta, okerreko mezu elektroniko bat tarteko, elkar ezagutu eta maitemindu egingo dira Joseba Apaolazak eta Itziar Atienzak hezurmamitutako protagonistak. Estreinaldi bikoitzaren ondotik, 30 emanaldi lotuta dituzte.
Kultura
«Gore» basatia, odol jarioa eta beldurra, jatorrizko hizkuntzan eta euskarazko azpitituluekin
Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaldiaren Astean, guztira hamahiru emanaldi eskainiko dituzte jatorrizko hizkuntzan euskarazko azpitituluekin, horien artean Sail Ofizialeko bost film.
Kultura
Colisión
Kultura
Irudimena eta oroimena bitarteko, Rafa Egigurenek gauza guztiak gorde ditu liburu batean
Rafa Egigurenen «Gauza guztiak» lan berria tipula bat bezalakoa da; antzinako taoisten parabolak ditu muin gogorrean eta geruzetan daude txinera, Tang garaiko olerkiak eta idazleak bizi izandako esperientziak.
Kultura