GARA > Idatzia > Kultura

Ordenagailuaren zirrikituetatik maitasun bila abiatuko da Tanttaka

Daniel Glattauerrek idatzitako «Ipar haizearen kontra» nobelaren antzerkirako moldaketa osatu du Tanttakak, eta bihar eta etzi estreinatuko du, euskaraz eta gaztelaniaz hurrenez hurren, Bilboko Arriaga antzokian. Fernando Bernuesek zuzenduta, okerreko mezu elektroniko bat tarteko, elkar ezagutu eta maitemindu egingo dira Joseba Apaolazak eta Itziar Atienzak hezurmamitutako protagonistak. Estreinaldi bikoitzaren ondotik, 30 emanaldi lotuta dituzte.

p040_f01_199x112.jpg

Ane ARRUTI | BILBO

Posta elektronikoen, SMSen edo sare sozialen bidezko harremanek hartu diete egun lekukoa aurrez aurreko edo gutun bidezkoei. «Nork ez du maneiatzen e-mail edo SMS batean sedukzio, maitasun edo umore puntu bat? Denok aritzen gara modu batera edo bestera limurtu nahian; guztiok dugu baliabide hori eskura», azaldu zuen atzo Fernando Berruesek. Berak zuzendu du «Ipar haizearen kontra» antzezlana, bihar euskaraz eta etzi gaztelaniaz, Bilboko Arriaga antzokian estreinatuko dena, 20.00etan hasita.

Daniel Glattauer austriarraren izen bereko eleberrian oinarrituta dago antzezlana -aste honetan aurkeztuko du Erein argitaletxeak Irati Elorrietak egindako nobelaren euskarazko itzulpena-. Emakume batek (Itziar Atienza), aldizkari bateko harpidetza bertan behera uzteko asmoz idatzitako mezu elektronikoa okerreko helbidera bidaliko du eta psikologia irakaslea den gizon bati (Joseba Apaolaza) iritsiko zaio. Aldizkaria jasotzen jarraitzen duela ikusita, beste mezu bat bidaliko du emakumeak helbide berera. Hortik aurrera, harremana gero eta estuagoa bihurtuko da. Emakumeak bera baino helduagoa den senarra (Kike Diaz de Rada) eta beste harreman bateko bi seme-alaba ditu, ordea, eta hor katramilatuko da istorioa.

Gaztelerazko itzulpena Gerald-Patrick Fannonek egin du eta, euskarazko egokitzapena, berriz, Arantxa Iturbek. Kasu honetan, gainera, Felix Arkarazo aktoreak ordezkatuko du Diaz de Rada zenbait emanalditan.

Istorioa liburutik taula gainera eramaterakoan zailtasunetako bat eszenografiaren diseinua izan dela azaldu zuen Bernuesek. Jose Ibarrola izan du lan horretan laguntzaile. «E-mail eta SMSetan, berebiziko garrantzia hartzen du denborak. Denok dakigu ez dela gauza bera mezu bat minutu batera, ordubetera edo hamar egunera erantzutea. Taula gainean trantsizio horiek hildako espazio bihur ez daitezen saiatu gara. Batzuetan, mezuak irakurri egiten dira, besteetan, ikusi...», argitu zuen zuzendariak. «Testuinguru hotz eta distanteak pertsonaiak mugitzen diren gela beroekin uztartzen saiatu naiz», gaineratu zuen Ibarrolak. Joserra Senperenaren musikak ere lagunduko du atmosfera egokia sortzen.

Apaolazaren esanetan, berriz, aktore bezala beste pertsonarekin duen harreman hori aurrez aurre izan gabe lantzea zail egin zaio. «Erronka garrantzitsua izan da bakarka lan egitea, begiradarik gurutzatu gabe ere maitasun mundu hori sortzea», esan zuen. «Euskaraz eta gaztelaniaz aldi berean estreinatzeak ere badu bere handicap-a -esan zuen Apaolazak-. Ea ez garen eskizofrenia horretan gaixotzen».

Fitxa

Obra: «Ipar haizearen kontra» / «Contra el viento del Norte».

Nobelaren egilea: Daniel Glattauer.

Itzulpenak: Gerald-Patrick Fannon / Arantxa Iturbe.

Zuzendaria: Fernando Bernues

Konpainia: Tanttaka.

Antzezleak: Joseba Apaolaza, Itziar Atienza, Kike Diaz de Rada, Felix Arkarazo.

Estreinaldia: Osteguna, 20.00etan (euskaraz). Ostirala, 20.00etan (gazteleraz). Arriaga antzokia, Bilbo.

Complicidad entre productores y exhibidores

Fernando Bernués quiso destacar ayer la necesidad de la existencia de una complicidad entre los productores y los teatros o salas donde se exhiben sus títulos. «Hay pocos sitios en los que la creación y la exhibición van de la mano como aquí. Afortunadamente, el Teatro Arriaga involucra una parte de su presupuesto en la creación de obras, allá donde radica el teatro. Hay muchos de teatros públicos en este país que solo exhiben, no producen o coproducen con estructuras privadas, y me parece que se está abriendo un campo en nuestro territorio, esta función creo que es un claro ejemplo de ello», señaló. Según Bernués, el modelo actual, «que es donde hemos vivido la mayor parte del teatro vasco, que es producir para hacer giras para todo el Estado y eso permitía hacer muchas funciones y volver a producir, está agotado». Por ello, apeló a la búsqueda de «puntos de encuentro, de unión y de complicidad entre exhibidores y creadores». Si no, «creo que lo vamos a pasar, o ya lo estamos pasando, muy mal». También quiso agradecer a otros teatros que «se han comprometido a exhibir la obra sin haberla visto. Se la juegan como nos la jugamos nosotros». A.A.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo