GARA > Idatzia > Kirolak> Futbola

National

Avironek liderra menderatu du, denboraldiko bere partidarik onenean

AVIRON 2

EPINAL 1

Jon LEUNDA

Avironek denboraldiko partidarik onena egin zuen liderraren aurka. Norgehiagoka oso gaizki hasi zen, kanpotarrak aurretik jarri baitziren, baina gero zuri-urdinak askoz ere gehiago izan ziren, eta emaitza nahiko motz geratu zen.

Alain Pochatek zuzentzen dituen mutilak ongi hasi ziren, baina kanpotarrek lehen erasoan gola lortu zuten. Hala ere, gora egin zuten eta aukerak sortzeari ekin zioten atsedenera joan aurretik berdinketa lortu ahal izateko. Bigarren zatian erabateko nagusitasuna izan zuten. Bidegainek bigarren gola sartu zuen, baina lapurtarrek beste hiru edo lau aukera

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo