Gipuzkoar aurresku eta doinu zahar txapelketak, Pasai Donibanen
GARA | DONOSTIA
Datorren azaroaren 26an, Pasai Donibaneko kiroldegian egingo dituzte Euskal Herriko XXXI. Gipuzkoar Aurresku Txapelketa eta V. Doinu Zahar Txapelketa, 19.00etatik aurrera.
Gipuzkoar aurresku txapelketan honakoak arituko dira: Iker Sanz, Beñat Asensio, Xanti Leonet, Aitor Asenjo, Aitor Arrieta eta Iker Larunbe -lehiakide nafar bakarra; gainerakoak, bi txapelketetan, gipuzkoarrak dira-. Doinu zaharrenean, berriz, honakoak: Izar Etxeberria, Zuriñe Garcia, Ane Espilla, Maddi Nazabal, Iraitz Gonzalez, Arantxa Ferreiro, Udane Eskudero, Lierni Kamio, Idoia Besada, Izar Aizpuru, Naiara Mitxelena eta Nagore Indakoetxea.