EUZKARAZ
Literatura beltzeko eta egipziarreko ale bana euskaratu ditu Igela argitaletxeak
Nobela beltz bat eta literatura arabiarreko ale bat euskarara itzulita eman ditu Igela argitaletxeak. Lehena, «Hilabete bat Montalbanorekin» liburua da, Andrea Camillerik idatzia eta Fernando Reyk itzulia. Oraingo liburu hau kontaketa motzez osatua dago, egunean hilketa bat agertuko da hilabete oso batean zehar, Montalbanok bere ikerketak egiten dituen bitartean. Bigarrena, berriz, Alaa El Aswani egipziarrak idatzitako «Jakobian eraikina» da eta Xabier Olarrak eta Arantzazu Royok itzuli dute. Salaketa literatura da hau; Kairon dagoen Jakobian eraikinaren inguruko kontaketa da; hain zuzen, 1952an izandako iraultzak erabat aldatu zuen eraikinaren lehengo izaera, gizartea aldatu zen moduan.