GARA > Idatzia > Kultura

Xabi Strubellek haurrentzako kantuekin sortu du «Lur gorrian barrena» disko liburua

GARA | BILBO

Xabi Strubell musika esparru berri batean sartu da: kantu tradizionaletan oinarrituta, haurrentzako kantak egin ditu, bere estilo pertsonalean doinu berriak eskainiz. Gitarra akustikoaz eta musika tresna gutxi batzuen laguntzaz, haurrei zuzendutako kanta jostariak prestatu ditu. «Lur gorrian barrena» (Maluta) disko liburuan Xabi Strubellen bederatzi kanta topa ditzakegu, hamar narrazio pasarterekin batera. Diskoan, kantak ipuin batean txertatuta daude. Narrazioa Eneko Haritzak landu eta Ainara Lasak kontatu du. Gainera, liburuan, Yoana Figuerasek marraztutako irudiak margotzeko aukera izango dute haurrek. Horrez gain, Maluta argitaletxeak mitologiako pertsonaiekin hasitako sailari jarraiki, aurten Mari eta Tartalo pertsonaiak aurkeztu ditu. Hiru argitalpenak Durangon aurkeztuko dituzte.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo