GARA > Idatzia > Kultura

Danko Jones taldeak Bilboko Kafe Antzokian joko du

GARA | BILBO

Danko Jones talde kanadarrak Bilboko Kafe Antzokian kontzertua emango du ostiral honetan, «Bellow the Belt» bere azken diskoa aurkezteko egiten ari den biran. Emanaldia 21.30ean hasiko da, The Biters talde gaztearen kontzertuarekin, areto bilbotarreko iturriek jakinarazi dutenez. Rock'n'roll gogorra jorratzen ospe handia lortu du Danko Jones taldeak, eta mundu mailan eta bere estiloan erreferentzia bilakatu da.

1996. urtean sortu ondoren, Kanadan eta Ameriketako Estatu Batuetako ipar-ekialdean hasi zen taldea lehen kontzertuak jotzen, eta orduan The New Bomb Turks, Nashville Pussy, Blonde Redhead, The Make Up edo The Dirtbombs moduko taldeak zituzten lagun. Pixkanaka taldearen ospea Kanada eta AEB osora zabaltzen joan zen, batez ere eskaintzen zituzten kontzertu indartsuei esker. Energia handiz beteriko zuzenekoa duen taldea da Danko Jones, rock'n'rollaren indarra eta sendotasuna ezin hobeto transmititzen dakiena.

Diskorik berriena «Below the Belt» dute eta hor bildutako kanta berriak ostiralean aurkeztuko dituzte Bilbon.

 

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo