KONTZERTUA
Gabonetako Abesbatzen Kontzertuak egingo dira Bilboko zortzi elizatan
Basurtuko, Abandoko, Santutxuko, Indautxuko, Castañoseko eta Atxuriko zortzi elizak Gabonetako Abesbatzen Kontzertuen agertokiak izango dira abenduaren 15etik 30era bitartean, guztira 21 talde izango direlarik. Emanaldi guztiak doakoak izango dira, eta lehenengoa ostegun honetan izango da, 20.15ean hasita, Basurtuko Sortzez Garbiaren elizan, Mikel Deuna abesbatza, Medaski abesbatza eta Gaudeamus Hodie abesbatzak parte hartuko dute.