GARA > Idatzia > Euskal Herria

Zaintza partekatua babestuko duen legea eskatu du Kidetzak

GARA | GARA

Kidetzak, Araba, Bizkai eta Gipuzkoako guraso bananduen federazioak, atzo Donostian adierazi zuenez, iazko iraila arte 3.377 banantze eta dibortzio erregistratu ziren. Zifra horiek aintzat hartuta, 2010ean izandako 4.67o kasuak ez gainditzea espero dute. Halaber, Kidetzako Justo Saenz presidenteak eta Arantza Bergara bitartekariak eskainitako datuen arabera, bikoteen %66 elkarren arteko adostasunez bereiztu ziren.

Haurren zaintza partekatua izan behar dela nabarmendu zuten. Zentzu honetan, EAEn hori ahalbidetuko lukeen lege «autonomo eta integrala» egitea beharrezkoa dela esan zuen Saezek.

Hori lortzeko kanpaina abiatu zuen Kidetzak eta dagoeneko 18.000 sinadura batu ditu. Martxoaren 6rako 30.000 batu behar ditu.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo