GARA > Idatzia > Iritzia> Hemeroteka

Hur Gorostiaga 2012/1/6

Has dezagun bidea

berria

Biharko manifestaldia presoak etxera ekarriko dituen ibilbide arantzatsuaren hastapena izanen da. Sokatira baten lehen tiraldia. Estatuek bai baitakite zenbat eta denbora gehiago pasa iraganeko konfrontazio armatuaren ondorioak errestan atxikitzen hainbat eta berantago helduko diotela gatazkaren muin politikoari. Tira diezaiogun, beraz, sokari lehenbailehen.

Presoen gaian eta gatazka politikoan euskal jendarteak hartu behar du inoiz baino gehiago lema. Iazko urriaren 20 haretan, preso eta erbesteratuak etxeratzeko bidea jorratua egon zitekeela pentsatu nuen nik ere; beste askok bezala.

Baina azaroaren 20a pasa zen, eta abenduaren 20a ere bai. Urtez aldatu gara, eta beste hilabete bat gehiago itxoin gabe, negu beroan elurra egin dezan zerura begira gelditu gabe, bidea egiteko tenorea dugu, etxera ekar ditzagun. Has dezagun, beraz, bidea.

Presa baitago. Presa presondegietako bizi-baldintza jasanezinetan eta presa urruntasunean ere. Sakabanaketak irauten duen asteburu berri bakoitz edozoin senide eta edozoin lagun zerrenda beltzean sar baitaiteke.

Horri ere heldu beharko bazaio ere, nola mintza daitezke egun biktimekiko barkamenaz, edozoin egunetan biktima berri bat gertatzeko baldintza guziak mantentzen dituztelarik? Eta ez da asmakeria edo alarmismoa sortzearren: Roazhoneko presondegitik itzulian autobidean kamioi batek bidetik aterata familia osoa hankaz gora kasik bidali zuen batek dio. (...)

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo