GARA > Idatzia > Kirolak> Errugbia

Top 14

Avironek asko hobetu beharko du mailari eusteko

Zuri-urdinek oso itxura txarra eman zuten, eta aurkari zuzen baten aurka sekulako hutsa egin zuten.

p038_f01_435x543.jpg

AVIRON 20

BORDEAUX BEGLES 27

Jon LEUNDA

Avironek sekulako hutsa egin zuen atzo, mailari eusteko borrokan aurkari zuzen baten aurka galdu ostean. Atzokoan garaipena eta erasoko puntua behar zituzten zuri-urdinek, baina juxtu kontrakoa egin zuten, ezustean galdu egin baitzuten, eta orain larritasunak datoz.

Une honetan ez daude jaitsierako postuan, defentsako puntuari esker, baina bai Biarritzekin puntuetan berdinduta, eta bi taldeak azkeneko jardunaldietan nola dabiltzan ikusita, ez da batere berri ona.

Gauzak azkarregi okertu ziren etxekoentzat, kanpotarrek laugarren minutuan gauzatutako entsegu bat lortu baitzuten, eta lau geroago zigor-kolpe bat. Zortzi minutu besterik ez jokoan, eta 3-10 galtzen ari zen talde lapurtarra, tartean sartu baitzuen zigor bat. Hortik aurrera, gauzak zailak izan ziren. 16. minutuan Boyetek beste zigor bat gauzatu zuen, eta 6-10ekoa jarri zuen markagailuan, eta bazirudien erreakzioa bazetorrela, baina hortxe amaitu zen neurketa, atsedenera bitarte jaun eta jabe izan baitziren Bordeleko jokalariak. Bigarren zatian etorri zen zuri-urdinen erreakzioa, baina berandu zen, eta ustekabeko porrota jaso zuen Avironek, min handia egiten duen horietakoa izan zen, gainera. Hala ere, orain burua altxatu beharra dauka.

 

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo