GARA > Idatzia > Mundua

Greba orokor mugagabea Nigerian, gasolinaren garestitzearen ondorioz

Gobernuak erregaien gaineko diru-laguntzak kentzeko hartutako erabakiari erantzuteko, Nigeriako sindikatu nagusiak greba orokor iraunkorra antolatu du. Lehen egunean poliziak tiroz hartu zituen manifestariak eta gutxienez hiru hildako eta 30 zauritu inguru utzi.

p023_f02-148x108.jpg

GARA | LAGOS

Gasolinaren garestitzearen aurkako greba orokor mugagabea hasi zuten atzo Nigerian, errepideak moztuz eta bulegoak itxiaraziz. Protesta hauek herrialdeak bizi duen erlijio-gatazkaren testuinguruan sortu dira.

Bart goizaldean hasitako protestak gutxienez hiru hildako eta 30 zauritu utzi zituen, lekukoek adierazitakoaren arabera polizien tiroen ondorioz. Kano, iparraldeko hiriburuan, bi pertsona hil eta 30 inguru zauritu ziren, horietatik 18 tiroen ondorioz. Hirugarren manifestaria Lagos hiriburuan hil zen.

Gobernuak Urteberri egunean erregaien gaineko diru-laguntza kenduko zuela jakinarazi ondoren, Nigeriako bi sindikatu nagusiek -Sindikatuen Kongresua (TUC) eta Nigeriako Langileen Kongresua (NLC)- greba iragarri zuten. Nigeria Afrikako petrolio ekoizle nagusia da.

Gobernuak hartutako neurriak gasolinaren prezioa goratu zuen, 0,40 dolarretik 1,30era, eta horrek produktu eta zerbitzu gehienen garestitzea ekarri du, batez ere garraio arloan.

Goodluck Jonathan Nigeriako lehendakaria, telebistaz herriari zuzenduta, erabakia azaltzen saiatu zen, neurri sorta baten parte zela esanez, Parlamentuak joan den igandean diru-laguntzak mantentzeko eskatu arren.

Lehendakariak neurri hauen aurrean ulerkor jokatzeko eskatu zien herritarrei. Neurri-sorta honek besteak beste, funtzionarien soldaten %25aren jaitsiera eta Estatuaren gastuen murrizketa aurreikusten ditu.

Manifestari talde batek Ibadan autobidea blokeatu zuen kamioien pneumatikoekin, eta Lagos hiriburuaren eta gainerako herrien arteko lotura moztuta geratu zen. Horrez gain, bulego, banketxe eta eskola ugari ere itxi zituzten.

Greba hau nazioa egoera ezegonkorra duen unean piztu da, Boko Haram talde islamiar armatuak eliza kristauen aurka abiatutako erasoek sortua. Jada ehundik gora pertsona hil dira talde armatuak eginiko erasoetan.

Igandean Abuyan eginiko meza batean, Goodluck Jonathanek arazoaren larritasuna onartu zuen, egoera 1967 eta 1970ean herrialdeak bizi izandako gerra zibila baino okerragoa zela azalduz. Gainera, Boko Haram taldeko kideak bere Gobernuan eta Estatuko beste hainbat instituziotan infiltratu direla ziurtatu zuen. «Horietako batzuk (Boko Haram taldeko ustezko kideak) Gobernuaren adar exekutiboan daude», adierazi zuen.

SALBUESPEN EGOERA

Kano estatuak salbuespen egoera ezarri zuen atzo greba orokorra dela-eta izandako istiluen eta heriotzen ondorioz. Bertakoek 18.00etatik 8.00etara ezin izango dute etxetik irten.

El arzobispo de Lagos dice que la violencia contra cristianos no es guerra religiosa

Anthony Olobunmi Okogie, arzobispo de Lagos asegura que la violencia que asoló particularmente a la comunidad cristiana en Nigeria no es una «guerra religiosa», sino que responde a intereses por desintegrar la federación.

En una entrevista publicada ayer por el sitio web del Vaticano, el arzobispo dijo que el Papa Benedicto XVI «nos ha enseñado a resistir a aquellos que profanan el nombre de Dios para recurrir a la violencia».

«No hay guerra religiosa en Nigeria, pero si una persecución que tiene sus fuentes en las ambiciones de poder y en las causas económicas. Quieren romper la federación, pero no tendrán éxito» vaticinó.

El Cardenal Okogie denunció la presión de «enormes intereses económicos» para «desestabilizar un país apetitoso, debido a sus recursos petrolíferos».

«No tengo ninguna prueba» de que el grupo Boko Haram «recibe apoyo del extranjero, pero está claro que su amenaza ha aumentado respecto al pasado. Pero sin duda no tendrán éxito en sus proyectos. La iglesia de Nigeria esta sólida y viva, no se deja intimidar y como Jesús en la cruz esta dispuesta a testimoniar su fe hasta el sacrificio supremo» finalizó el arzobispo nigeriano. GARA

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo