GARA > Idatzia > Euskal Herria

Eusko Trenen Durangoko bidea 2012an lurperatzeko eskatu dio EAJk Lopezi

Bidea lurperatzeko lanak 2013. urtera atzeratzea Lakuako Gobernuak Bizkaiko garraio politika zigortzeko hartutako erabakia dela salatu zuen BBBko buru Ortuzarrek. Bestalde, obrak 2012an amai daitezen, EAJk legez besteko proposamena aurkeztuko duela adierazi zuen.

p016_f02_199x132.jpg

Jon ADAN | DURANGO

Joan den urteko azaroan Garraio Sailak Eusko Trenen Durangoko bidearen lurperatze lanak 2013. urtera arte atzeratzea erabaki izanak zeresan ugari eman du. Horren harira, Bizkai Buru Batzarreko lehendakari Andoni Ortuzarrek atzo plazaratu zuenez, erabaki hori «Eusko Jaurlaritzak aldez aurretik hartutakoa da, Bizkaiko garraio politika zigortzeko helburuarekin hartua». Durangoko batzokian emandako prentsaurrekoan, zigor politika hori Bizkaiko beste hainbat garraio azpiegituratan ere arazo ugari sortzen ari dela salatu zuen, metroa adibide moduan jarrita.

Aitziber Irigoras Durangoko alkatearekin eta EAJko legebiltzarkide Juan Antonio Arieta-Araunabeñarekin batera, Ortuzarrek EAJren izenean honakoa iragarri zuen: lurperatze lanak azkartzeko helburuarekin Eusko Legebiltzarrean legez besteko proposamena aurkeztuko dutela; obrak 2012. urtean amaitu daitezen.

«Durangarrei, errespetua»

Ortuzarrek gaineratu zuen obrak 2013. urte arte atzeratzeko erabaki horrek «Durangoko hirigintzaren garapenaz gain, herritarren segurtasuna ere arriskuan jartzen duela». Horregatik, lan horiek ahalik eta arinen bukatzeko eskatu zion Patxi Lopezen gobernuari. «Ez da bidezkoa, azpijoko politiko batengatik, herritarren segurtasuna arriskuan jartzea».

Durangoko alkate Aitziber Irigoras kexu agertu zen obrak atzeratzeko erabakia Garraio sailburuak jakinarazi beharrean komunikabideen bitartez jakin zuelako, eta, alde horretatik, erakundeen arteko leialtasuna urratu izana leporatu zion Lakuari. Bestalde, erakundeek durangarrei «errespetua zor» dietela adierazi zuen. Horregatik, «obren atzeratzearen zergatia» azaltzeko eskatu zion Lakuako Gobernuari; herritarrek ez baitakite deus gaiaren inguruan», adierazi zuen. Bestalde, «Eusko Jaurlaritzak durangarrak mespretxuz tratatu» dituela gaineratu zuen, «herritarrak direlako arazo horren ondorioak jasaten dituztenak», gogorarazi zuen

Arieta-Araunabeña EAJko legebiltzarkideak lanek amaituta egon beharko luketela adierazi zuen, eta hori horrela ez izateko arrazoia Lopezen gobernuak beste proiektu batzuei lehentasuna eman izana dela esan zuen.

El PNV pregunta por el soterramiento de Gasteiz

El diputado del PNV en Congreso español, Emilio Olabarria, exigió ayer al Gobierno de Mariano Rajoy (PP) que «aclare cuanto antes» si tiene previsto, o no, acometer el soterramiento del ferrocarril a su paso por Gasteiz. «Es un proyecto que tiene una importancia estratégica para la capital alavesa», añadió.

En una rueda de prensa, los diferentes responsables institucionales del PNV alavés en Gasteiz, Araba, la CAV y el Estado español, reclamaron la ejecución del soterramiento y exigieron la paralización de la nueva estación de autobuses, prevista en la plaza Euskaltzaindia.

Para ello, el portavoz jeltzale en el Consistorio de Gasteiz, Gorka Urtarán, presentará una moción al respecto en el próximo pleno municipal. En ella, el PNV pedirá al Gobierno local que realice «de manera inmediata» las gestiones necesarias con el Ministerio de Fomento para que, antes de próximo 31 de abril, este dé a conocer públicamente su «posición definitiva» sobre el soterramiento.

Además, el portavoz del PNV en las Juntas, Ramiro González, y el parlamentario Mikel Martínez pedirán información sobre el estado del proyecto al diputado general de Araba y al consejero Iñaki Arriola. I.S.

PROPOSAMENA

EAJk Eusko Legebiltzarrean legez besteko proposamena aurkeztuko duela iragarri zuen atzo Andoni Ortuzarrek. Helburua, Eusko Trenen bidearen lurperatze lanak azkartzea, 2012. urtean amaitzeko.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo