GARA > Idatzia > Ekonomia

Heziketa Bereziko ituna betetzeko eskatu dute

p024_f01.jpg

GARA | BILBO

Heziketa Berezian erdietsitako aurre-akordioa errespetatzeko eskatu zuen atzo LAB sindikatuak, Lakuako Gobernuak Bilbon duen ordezkaritzaren aurrean. Protesta amaituta, Isabel Celaa Hezkuntza sailburuari zuzendutako idatzi bat erregistratu dute sindikatuko ordezkariek.

Gutun horren bidez, Hezkuntza Sailaren zintzotasun falta salatu nahi du LABek; izan ere, sindikatuak gogorarazi zuenez, Heziketa Bereziko lan hitzarmen berri baterako aurreakordioa sinatu ostean, ez ditu errespetatu akordio horren edukiak eta negoziazio prozesuan hitzartutakoa.

Modu horretan, Celaa buru duen sailak negoziazio kolektiboaren eskubidea urraturik utzi duela adierazi du LABek, eta behar bereziak dituzten 5.500 ikasle eta familiari etorkizun duina izateko aukera «lapurtzen» diela gaineratu du. Horregatik, aurrekoakordioa abiapuntutzat hartuz, negoziazio mahaia deitzeko eskaera egin du.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo