LITERATURA EZTABAIDA
Kepa Murua eta Jose Ibarrola izango dira gaur Bidebarrietan
Bilboko Udalak literatura jendearengana hurbiltzeko «Eztabaidak literaturarekin» izenburupean antolatzen duen ekimenak laugarren zikloa hasiko du gaur, Kepa Murua idazlearekin eta Jose Ibarrola eskultore, margolari eta ilustratzailearekin. Bidebarrieta liburutegiko ekitaldi aretoan izango da saioa, 19.30etik aurrera.