GARA > Idatzia > Euskal Herria

Iñaki Errok ospitalean jarraituko du, proben azken emaitzen zain

p011_f05_097x056.jpg

Mikel PASTOR | BILBO

Iñaki Erro preso politiko nafarrak Almeriako ospitalean jarraituko du, bertako medikuek osasun azterketa guztiak bukatu eta diagnostiko zehatz eta behin betikoa eman arte.

Asteazkenean eraman zuten Erro espetxetik ospitalera, modulu aldaketa baten ondotik azken egunetan zituen bularreko minak areagotu zitzaizkiola-eta. Medikuak egindako lehen azterketan konturatu ziren kardiopatia iskemiko larria zuela iruindarrak eta ebakuntza egin behar ziotela. Kateterra jarri eta hiru stent ezarri zizkioten.

Egunotan hainbat proba egin dizkiote bihotzeko lesioa zenbaterainokoa den jakiteko. Azterketa horien emaitzak «egun gutxitan» jakinaraziko dituztela argitu dute Erroren abokatuek. Almeriako medikuen analisiak eskuan izanda, litekeena da abokatuek euren aldetik beste azterketa batzuk eskatzea, emaitzak erkatu ahal izateko. Horien arabera, euren lana alde baterantz edo besterantz zuzenduko dute, Iñaki Erroren egoera juridikoa aldatu ahal izateko.

Aukera anitz dago, guztiak zenbait faktorek baldintzatuta: espetxeratze arindua, baldintzapeko askatasuna, zigorra Euskal Herriko kartzeletan betetzea, eta abar.

Honekin batera, presoen eskubide guztien aldeko mobilizazioak izan Ondarroa (57 lagun), Trintxerpe-Pasai San Pedro (15), Ataun (29), Zaldibia (20), Euba (10), Iruñea (120, Karlos III.a etorbideko PPren egoitzaren aurrean), Altza (28), Abadiño (15), Gernika (33), Bermeo (20), Zaldibar (22) eta Otxarkoaga (23).

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo