GARA > Idatzia > Euskal Herria

Otegi bake prozesuan giltzarria dela berretsi du ezker abertzaleak

Euskal Herrian ireki den prozesu demokratikoaren alde egin duten lana funtsezkotzat jota, Arnaldo Otegi, Sonia Jacinto, Arkaitz Rodriguez, Miren Zabaleta eta Rafa Diez aske utz ditzatela exijitu zuen ezker abertzaleak, atzo, Donostian. Alde horretatik, bat egin dute Arnaldo Askatu plataformak larunbatean 12.00etan Logroñoko kartzelaren aurrean deitu duen elkarretaratzearekin. Eragile sozial, politiko eta kulturalek hartuko dute parte ekimen horretan.

p011_f01.jpg

Oihane LARRETXEA | DONOSTIA

«Nola da posible Euskal Herrian martxan den eta gainera geldiezina den konponbide demokratikoaren alde lan egiteagatik bost militante horiek gaur egun kartzelan egotea?», adierazi zuten atzo ezker abertzaleko Maribi Ugarteburuk eta Pernando Barrenak. Erantzunik gabeko galdera «hori» oraindik «hor» dagoela esan zuten Donostian, «Bateragune auzia» dela-eta, Miren Zabaletak, Arkaitz Rodriguezek, Sonia Jacintok, Rafa Diezek eta Arnaldo Otegik espetxean jarraitzen baitute, bi urte eta hiru hilabete igaro direnean.

Hain zuzen, ezker abertzaleko kidea den azken honen askatasuna eskatzeko Arnaldo Askatu herri plataformak elkarretaratzea deitu du larunbaterako, 12.00etan Logroñoko kartzela aurrean. Hala, Ugarteburuk eta Barrenak ezker abertzaleko beste hainbat kiderekin batera bertan izango direla baieztatu zuten, Otegi eta gainerakoek berehala aske utz ditzaten exijitzeko, «konponbide demokratikoak aurrera egin dezan, ezinbestekoa» dela deritzotelako. Agendaren inguruko xehetasunik ez dutela adierazi zuten arren, ekimen horretan eragile politiko, kultural eta sozialak elkartuko direla iragarri zuten.

Plataformak bere webgunean -www.arnaldotegi.com- aditzera eman duenez, hiru arlo horietako 50 pertsona ezagun izango dira eta Alfonso Sastre idazlearen mezu bat irakurriko dute. Parte-hartzaile horiek zeintzuk diren argitu ez arren, bertaratzeko deia egin zuten.

«Bateragune auzia» gogor gaitzetsi zuten: «Epaiketaren mozorroa jantzi zioten arren, ezinezkoa da eskandalu horri arrazoi juridikorik ematea». Euren esanetan, «epaiketa politikoa izan zen eta zigorra ere politikoa izan zen». Espetxeratu zituztenetik gaurdaino, denborak erakutsi du ez epaiketak ezta zigorrak ez dutela lortu abiatu zuten lana etetea. «Herri hau martxan dago blokeo guztien gainetik», nabarmendu zuten.

Ur lokaztuak

Otegi eta gainerako kideak aske utz ditzaten eskatzeaz gain, euskal preso politiko guztien eskubideak bermatu ditzaten ere exijitu zuten; «ez gara hau eskatzeaz nekatuko egoera aldatzen ez den bitartean». Hain zuzen, atzo Alberto Ruiz Gallardon Justizia ministroak Parot doktrinaren alde egindako adierazpenen harira, Barrenak esan zuen halako jarrerak «logikaren aurkakoak» direla, are gehiago «gaur egun Euskal Herrian bizi dugun garaian».

Barrenaren hitzetan, gobernu espainolak «agenda teknikoa» martxan jartzeko garaia da, hau da, ETArekin kontaktuan jarri eta «eduki politikorik gabeko elkarrizketak abiarazteko. Ez dago aitzakiarik halakorik ez egiteko», nabarmendu zuen. Elkarrizketa horietan, besteak beste, «presoekin eta iheslariekin zer gertatuko den eztabaidatu beharko litzateke, baita armen uzteari buruz ere eta hori nola egiaztatu, eta, azkenik, biktimen errekonozimenduaz eta horien erreparazioaz».

Estatu espainolak «ur lokaztuetan» geldirik jarraitzen duela salatu zuten, bitartean Euskal Herriak bere bideari ekin diola gogorarazita, etorkizun demokratikoari ateak parez pare irekiz. Iragan urtarrilaren 7an Bilbon izandako «manifestazio kolosalak» gehiengoaren nahia zein den argi utzi zuela iritzita, horixe dela Euskal Herriak euskal gizartearekin batera aurrerantzean jarraitu behar duen norabidea ohartarazi zuten.

Azkenekoz kartzelatu zutenetik, hamaika izan dira Otegiri babesa agertzeko ekimenak. Horien artean, urrian, haren jaioterrian, Elgoibarren, egin zuten kontzertu akustikoa, Zea Mays, Kerobia eta Ken7 taldeekin.

BIDEA

«Ez zigor honek ez beste batzuek ez dute lortu, ezta lortuko ere, Arnaldo eta gainerakoek hasi zuten bidea mozterik. Horren bila baino ez dira ari», adierazi zuen Pernando Barrenak.

EPPK

Gaixorik dauden presoak eta zigorra bere osotasunean edota hiru laurdenak bete dituztenak aske utz ditzaten ere eskatuko dute Logroñoko kartzelaren aurrean. EPPKri aplikatzen zaion erregimena amaitu beharra dagoela esan zuen ezker abertzaleak.

La Defensora del Pueblo entra también en frivolidades

Los representantes institucionales del Estado español continúan tratando de forma frívola cuestiones relacionadas con el conflicto. Ayer quien entró al trapo de supuestas «informaciones» sobre la situación de Arnaldo Otegi fue la Defensora del Pueblo en funciones, María Luisa Cava de Llano. Tras ser preguntada durante su intervención en un desayuno informativo sobre la posibilidad de que se haya propuesto la candidatura del exportavoz de Batasuna al premio Nobel de la Paz, respondió de esta manera: «Estamos a 25 de enero y los inocentes son el 28 de diciembre; si no fuera así, pensaría que ha sido una inocentada que se plantee que un señor que ha sido condenado a diez años por pertenencia a banda armada haya sido propuesto».

Cava de Llano comentó que ella es una persona «que sigue llorando a las víctimas» de ETA y afirmó que, «tras más de 50 años de terror», la organización armada vasca ha causado 830 víctimas. «¿Alguien en su sano juicio cree que esto puede acabar con el otorgamiento de un premio de la paz a una persona que pertenece a esa banda asesina?». De esta forma, obvió que Otegi se encuentra encarcelado por su actividad política. GARA

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo