GARA > Idatzia > Kirolak> Pilota

Pilota

Ezkurrak eta Ozafrainek lehen kanporaketak jokatuko dituzte


Jon LEUNDA

Buruz Buruko Txapelketako final-zortzirenak jokatuko dira gaur eta bihar, baina jadanik hasi dira izen handiak agertzen. Gaur Patrick Ozafrain arituko da, eta bihar, berriz, Paxkal Ezkurra

Senperen, 16.00etatik aurrera Laurent Lanbert eta Etxeberri neurtuko dira. Azken hau aterako da faborito. Berak dakiena ematen badu, irabazi beharko luke, baina askotan nerbioek jan egiten dute.

Ondoren Ozafrainek Jannotsen aurka neurtuko ditu indarrak. Bankako beteranoak, nahiz eta lehen partida izan, ez luke garaipena lortzeko arazorik izan behar.

Bihar Armendarizen, Alfarok Ximun Lanberten aurka jokatuko du; eta Paxkal Ezkurrak, berriz, Olivier Larretxearen aurka, 16.00etatik aurrera.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo