GARA > Idatzia > Kirolak> Herri-kirolak

sokatira

600 kiloko finalean zein talde arituko diren argituko da Idiazabalen

J.L.

Zortziko Txapelketako bigarren jardunaldia jokatuko da gaur 600 kilokoan, Idiazabalgo pilotalekuan, 17.00etatik aurrera. Amaieran, finala jokatuko duten sei taldeen izenak jakingo dira.

Abadiño A, Amaiur, Ñapurrak, Ibarra, Sokarri eta Abadiño B sailkatu ziren lehen sei postuetan estreinako jardunaldian, eta une honetan, finala jokatuko luketen taldeak horiek izango lirateke. Atzetik, Berriozar, Txantrea eta Basaburua-Imotz geratu ziren, eta finalera sailkatzeko azken aukera izango dute talde horiek.

Txapela zeinek jantzi hemendik bi astera erabakiko da Berriozarren, eta talde hau saiatuko da gaur seigarren postuan sartzen, bere zaleen aurrean azken saioan aritu ahal izateko.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo