GARA > Idatzia > Euskal Herria

Bildu herritarren parte-hartzeari aurrekontuetan lekua egiten saiatu da

Herritarrengandik jasotako ekarpen guztiak aurrekontuetan islatzeko Bizkaiko udalerrietan eta Batzar Nagusietan egindako ahalegina nabarmendu du Bilduk. Bestalde, EAJ eta PP kritikatu dituzte, herritarrak ahaztu eta euren neurrira egindako aurrekontuak onartzeagatik.

p017_f01_149x109.jpg

Jon ADAN |

Bilduk, Saioa Villanueva Sopelako alkatearen eta Zuriñe Gaintza Bizkaiko Batzar Nagusietako bozeramailearen bitartez, Bizkaiko aurrekontuei buruzko hausnarketa egin zuen atzo, Bilbon. Villanuevaren hitzetan, 2011ko maiatzeko hauteskundeen ostean, Bilduk «argi ikusi zuen beharrezkoa zela herritarren parte-hartzeari lekua egitea». Horiek horrela, ordura arte, inoiz ezkerrak gobernatu gabeko herrietako alkatetza lortu zuen koalizioak. «Ordutik gaur arte, gauzak egiteko betikoa baino modu gehiago daudela erakusten saiatu da Bildu», adierazi zuen Sopelako alkateak.

Nabarmendu zuenez, zenbait udaletan milioi askotako zorra jaso dute herentzian, eta «ahal izan duten neurrian» gardenak izaten saiatu direla ziurtatu zuen. Helburu horrekin, herritarrei urteetan handituz joan den zuloaren berri eman dietela adierazi zuen.

Lemoa da egoera horretan dagoen herrietako bat, eta hain zuzen ere, aurrekontuak osatzeko izandako arazoak zerikusi zuzena du EAJk utzitako herentziarekin, hainbat milioi euroko zorra baitauka Udalak. Hala ere, herritarren parte-hartzea nabaria izan da, erroldatutako biztanleen %10ek parte hartu baitute herri batzarretan. Sopelan ere herritarren parte-hartzea deigarria izan da, «inkestak egin ditugu herritarren artean, eta buzoiak jarri dira jendeak erantzunak bota ditzan», azaldu zuen bertako alkateak.

Koalizioa oposizioan izan den herrietan ere parte-hartze ereduak defendatu dituztela nabarmendu, eta alde horretatik EAJk izandako jarrera salatu zuen Villanuevak, bere hitzetan, «ez baitigu entzun ere egin». Lezama herrian, Bildu oposizioan dagoen talde bakarra bada ere, koalizioa guztiz baztertu dute, lau egun eman baitzion EAJk Bilduko taldeari aurrekontuak aztertzeko, eta gero, onartu egin zituzten. Edota Balmasedan, non Bilduk osoko zuzenketa aurkeztu zuen, baina EAJk ez zuen inolako ekarpenik onartu.

Bizkaiko Batzar Nagusiak

Bizkaiko Batzar Nagusiei dagokienez, EAJk PPrekin adostu zituen aurrekontuak. Horren harira, Bilduk osoko zuzenketa aurkeztu zuela baina ez ziotela ezer onartu salatu zuen Zuriñe Gaintzak. Bestalde, are eta larriagotzat jo zuen, koalizioak berrehundik gora zuzenketa jarri izana eta EAJk bakar bat ere ez onartzea. Gainera, EAJren eta PPren jarrera salatu zuen, Gaintzaren aburuz, bi alderdiek ez baitzuten onartu aurrekontuaren %2a euskarari ematea, ez Gizarteratzeko Laguntza Berezien diru-lerroa lehenengoan uztea, ez zerga bilketan aldaketak egitea, gehiago dutenek gehiago ordain dezaten. «Azkenean euren neurrira egindako aurrekontuak onartu zituzten, herritarrak zeharo ahaztuta», salatu zuen. Bestalde, Bilduk Batzar Nagusietan egindako lanari dagokionez, Gaintzak azaldutakoaren arabera, hilabete izan zuten batzarkideek aurrekontuak prestatzeko, eta tarte horretan horiek jendarteratzeko asmoz koalizioak «lan handia»egin zuela adierazi zuen. «Eskualde guztietara joan ginen, eta bakoitzean jendeak ikusi egin zuen haiengan ze onura eta ze kalte izango zuten aurrekontu horiek. Hartara, jasotako ekarpen guztiak aurrekontuetan sartzen saiatu gara», nabarmendu zuen.

Advierten de la «preocupante» situación económica en Santurtzi, que el PNV niega

El alcalde de Santurtzi, el jeltzale Ricardo Ituarte, empleó inusualmente el turno de ruegos y preguntas del Pleno del jueves para anunciar que el Consistorio tiene un remanente de tesorería de cinco millones de euros y un superávit de 300.000 euros en 2011. Detrás de estas declaraciones se encuentra un análisis de la situación económica que ha elaborado Bildu, que muestra que «la política de derroche y despilfarro del PNV» es la causante de que el Ayuntamiento acumule una deuda de más de 27 millones de euros.

Imanol Urtiaga, portavoz de la coalición soberanista, incidió ayer en que la situación económica es «preocupante». Desveló que el Consistorio debe más de 18 millones de euros a diferentes entidades bancarias, lo que supone que en los próximos ocho años tendrá que pagar en torno a 2,5 millones anuales entre intereses y amortización. Además, tienen que devolver a la Diputación 3 millones, provenientes de las aportaciones de Udalkutza, a lo que sumó otros 5 millones pendientes de pagos de anteriores ejercicios a proveedores y acreedores.

Para Bildu, esta situación ha sido generada «por el derroche, la falta de previsión y el afán por ganar unas elecciones a golpe de proyectos grandilocuentes, ruedas de prensa y marketing, mucho marketing».

Acusaron al equipo de Ituarte de «derroche y desorganización», citando que después de «cuantiosas inversiones» en la reforma de la Casa Torre o del Hogar del Pescador, estos equipamientos «están completamente infrautilizados». Citaron también el Kulturgune de Mamariga, donde se levantó una planta más, a pesar de la oposición vecinal, que ha quitado espacio a una plaza pública, pero se han gastado 800.000 euros más. A.G.

PARTE-HARTZAILEA

Koalizioaren oinarria herritarren parte hartzea izan dela azaldu zuten Bilduko ordezkariek. Lemoan, erroldako biztanleen %10ek parte hartu dute herri batzarretan.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo