GARA > Idatzia > Kultura

NAFARROA

Mikroipuinen lehiaketa gora doa kopuru eta kalitatean

Euskara Kultur Elkargoak eta Pamielak antolatutako VI. Mikroipuinen lehiaketako epaimahaia hagitz kontent da lehiaketara aurkeztutako lanen kopuruarekin eta erabakitzearen ardura zailtzen duen batez besteko kalitate gero eta handiagoarekin. Lehiaketa Nafarroako Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikasleei zuzenduta dago, D zein A eredukoei. 1.378 ipuin jaso dituzte. Hona bat, Unai Ayerrarena, «Mezua» izenburukoa: «Hartu nuen arkatza, hartu nuen papera, idatzi nuen mezua eta botilan sartu nuen. Orain itsasoa falta zait».

 

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo