GARA > Idatzia > Iritzia> Gutunak

jexus | Donostia

Agur Andresa

Agur Andresa:

Eguna joan eguna etorri, euria egin, hotz egin, hor izan zaitugu Bretxa ertzean antxoak eta mariskadak saltzen.

Urte batzuk pasatu dira goizean goiz gurditxoa eramaten laguntzen zizun Balentxi joan zitzaigula. Orain, maiz faltan botatzen zenuen apaiz hura dagoen tokira joan zara.

Hemen gelditzen garenok, bai zu, bai hura, biok izango zaituztegu gogoan, eta zuen bion irudiak irudimenera etortzen zaizkigunean irribarre konplizea egingo diogu elkarri.

Agur Andresa.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo