desafioa
Olasagasti eta Zaldua bilduko dira, apustua egin ala ez erabakitzeko
J.L.
Joxemari Olasagastik gaur ilunabarrerako egin zion deia Xabier Zalduari. Igeldokoa Tolosan egongo da, Kantabriko tabernan, 20.30etik aurrera, Zumarragakoaren zain.
Olasagasti 22 kana-erdiko ebakitzeko prest dago, eta biren abantaila emango lioke Zalduari; beraz, honek 20 erdibitu beharko lituzke. Hori bai, bi kana-erdiko horiek igeldoarrak berak plazaratuko lituzke. Dirutan 6.000 euro jokatzeko prest legoke, eta apustua apirilaren amaieran, edo maiatzaren hasieran egin beharko lukete.
Ezeren okerrik ez dela, Zaldua Tolosan izango da, eta han eztabaidatuko dute jokatu ala ez, edo aurretik jarritako baldintzetan jokatu ala beste batzuetan. Gauean jakingo da erantzuna.