GARA > Idatzia > Iritzia> Ikusmira

Martxoaren 3a, duela 36 urteko borroka bera

Aurten Gasteizko Martxoaren 3ko sarraskiaren urteurreneko ekitaldiak testuinguru berezian gertatuko dira. Alde batetik, greba orokor baten atarian izango direlako, langileen eskubideak aspaldiko eraso bortitzenak jasaten ari direnean. Bestetik, indarkeriaren biktima batzuei protagonismo berezia ematen dieten bitartean, beste batzuk -tartean Gasteizko haiek eta langileen aurkako errepresioak eragindako beste batzuk- baztertu egiten dituzte, egia, justizia eta erreparazioa ukatuz; Gasteizko sarraskiaren erantzule nagusia, Manuel Fraga ministro frankista ohia zigorgabetasun osoan hil berri dela ahaztu gabe. Eta normalizazio eta bakerako aukera argia dagoela, herri honen borondate eta itxaropenen aurkako politikei eusten die Madrilgo Gobernuak. Duela 36 urteko sarraskia ere testuinguru berezian gertatu zen, eta herritarren orduko helburuek -orduko bidegabekeriek bezala- indarrean jarraitzen dute. Horregatik, aurtengo martxoaren 3a, sarraskiaz gainera, aspaldiko borroka berak bere horretan dirauela gogorarazi behar du.

Gaurkoa, duela 36 urteko eta egungo borrokarekiko konpromisoa berresteko eguna izango da, eta konpromiso horrek bihar, hilaren 29an eta urteko egun guztietan segida izan behar du. 1976an odolez ito nahi izan zuten langileen eta herritar guztien borroka, baina orain hura indarberrituta agertzeko baldintzak daude.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo