ESPETXE POLITIKA
Bilboko olatua plaza guztietan altxa nahi du Herrirak maiatzaren 19an
Espetxe politika aldarazteko asmoz beste urrats bat iragarri du Herrirak. Urtarrilaren 7an Bilboko agertu zen jende uholdeaz zipriztindu nahi ditu orain Euskal Herriko plaza guztiak. Maiatzaren 19an izango da hitzordua, beti ere euskal presoen eskubide oinarrizkoen defentsan.
R.S. | DONOSTIA
«Goazen plazara». Lelo honekin gonbita luzatu die Herrirak presoen eskubideen alde, eta bide batez konponbide prozesuaren alde, beren bultzada eman nahi duten lagun guztiei. Maiatzaren 19an, larunbatean, Euskal Herriko plaza guztiak bete nahi ditu ekimenak. Bilbon urte hasieran lortu zen mobilizazio erraldoiari jarraipena eman nahi diote, baina orain tokian tokikoa, hiriz hiri eta herriz herri.
Zergatia argi utzi zuten Nagore Garciak eta Amaia Esnalek, Herriraren izenean: «Gobernuek ez dute pausorik eman eta kartzela politika ez da aldatu. Presoen gaia eguneroko mintzagai bada ere, iraganeko jokabideari eusten diote garai berri honetan», ekarri zuten gogora.
Hau are larriagoa suertatzen zaie hau bi arrazoiengatik. Lehena, espetxe politika honek eskubide oinarrizkoenen aurkako eraso bortitza dakarrela: «Ondorio oso larriak ditu», aipatu zuten. Eta bigarrenik, presoen auzia honela erabiltzerakoan, abian dagoen konponbide prozesua bera zailtzen dutela, gatazka luzatuz.
Hau dela eta, Bilbon bezala jende andana bildu nahi du Herrirak berriz maiatzaren 19ean, indar ezberdinak batera jarriz. Gutxieneko aldarrikapenak barnebiltzen ditu jarduna sostengatuko duen adierazpenak. Sei ataletan banatzen da: «Euskal presoak Euskal Herrira ekartzea; espainiar Estatuan ezartzen den 197/06 doktrina bertan behera uztea, eta zigorra bete duten presoak askatzea; frantziar Estatuan ezartzen den bizi osorako zigorra bertan behera uztea, baldintzapeko askatasunari bide emanez; zigorraren bi herenak eta hiru laurdenak bete dituzten presoak kaleratzea; gaixotasun larriak dituzten presoak askatzea, eta bestelako gaixotasunak dituzten presoak egoki zaintzeko beharrezko neurriak hartzea; eta frantziar eta espainiar estatuek darabilten espetxe politika egokitzea, hasi den aro berrian gatazka konpontzeko bidean modu positiboan eragiteko».
Estatuen jarrera itxia den arren, urtarrilaren 7ko mobilizazioaren balioa nabarmena izan dela aipatu zuten Esnalek eta Garciak. Izan ere, horren ondoren alderdi politiko ezberdinak auzi honekiko posizio berriak hartu dituzte. Eta batez ere, argi gelditu da orain arte euskal preso politikoekin erabili den bortizkeriak ez duela babesik Euskal Herrian, ez gizarte mailan ez eta esparru politikoan ere.
Euskal gehiengo garrantzitsu batek aldaketa eskatzen duela nabarmentzen du Herrirak. Eta aniztasun horren ispilu ziren agerraldian parte hartu zuten lagunak: Ramon Agirre, Beñat Sanchez eta Eñaut Gantxegi aktoreak, Ramon Aznar Errealeko jokalari izandakoa eta Olatz Talavera abokatua.
Villabona fue escenario ayer a la tarde de un acto de recibimiento a su vecino Lander Etxeberria, recientemente liberado de la cárcel madrileña de Estremera tras abonar una fianza de 10.000 euros. El villabonarra fue apresado el 14 de abril de 2011 por la Guardia Civil en el transcurso de una operación en la que también fueron arrestados los hermanos Aitor e Igor Esnaola, de Legorreta. Era la segunda ocasión en que Etxeberria era detenido.
Ayer en su localidad, vecinos participaron en un ongi etorri. Pocas horas antes, se conoció que, después de permanecer año y medio en prisión, iba a ser puesto en libertad el bilbaino Ikoitz Arrese, arrestado en octubre de 2010, en una de las operaciones contra la juventud independentista. A la hora de cerrar esta edición no se tenía conocimiento sobre el paradero de Arrese y si se había producido algún recibimiento en su barrio, Santutxu.
Como todos los viernes se sucedieron las movilizaciones en favor de los derechos de los presos políticos vascos, como las 250 personas que lo hicieron en Hernani, Ondarroa 195, Lekeitio 123, Gatika 12, Zornotza 95, Durango 87, Getaria 44, Zarautz 148, Deba 47, Lazkao 85, Lizarra 43, Andoain 62 y Legorreta 30.
En la capital alavesa fueron 556 los reunidos, Soraluze 62, Barañain 64, Oñati 80, Bergara 60, Elizondo 32, Algorta 62, Zizur 25, Elgoibar 57, Donostia 160, Ugao 44, Lizatza 40, Orereta 225, Arbizu 56, Amurrio 55, Bera 25, Etxarri Aranatz 92, Iruñea 326, Lezo 34, Tafalla 61, Larraga 25 y frente a Sabin Etxea, en Bilbo, se concentraron 90 personas. GARA
«Garrantzitsua da herritarrok batuta ekitea, espetxeetako giltzak dituztenak jarrera aldatzera bultzatzeko», ziurtatzen du maiatzaren 19ari begira kaleratu den adierazpenak.