GARA > Idatzia > Kirolak> Surf

LEHIAKETAK Olatu handiak

Aurten ere ez da Eddie Aikau txapelketarik izan

Txapelketa gauzatzeko jarritako epean ez da behar adinako itsaskirik izan.

Haritz LARRAÑAGA ALTUNA

Hawaiin, Waimeako badian egin ohi den Eddie Aikau olatu handietako txapelketak, aurtengoan ere ez du irabazlerik izan.

Abenduaren 1a eta otsailaren 29a bitartean 8 metroko altuera izango zuten olatuak behar zituzten antolatzaileek, hori baita txapelketa hau egiteko olatuek izan behar duten gutxieneko altuera, baina nahiz eta aurtengo neguan Hawaiin olatu bikainak izan diren, ez da behar adinako itsaskirik izan.

Waimeako badian aurreneko soroslea izan zen eta itsasoak eraman zuen Eddie Aikau surflari hawaiiarraren omenez egiten da txapelketa, eta surflarien artean berebiziko ospea du. Ez da edonork parte har dezakeen txapelketa bat, soilik ohorezko gonbidatuak lehia daitezke.

Txapelketa egiteko baldintzak izan ziren azkeneko aldia 2009ko abendua izan zen, eta Greg Long surflari kaliforniarrak irabazi zuen.

KELLY SLATER

Aspaldi izan duen erronka zailenari erantzuteko prest dago. Datorren bi urteetan lehiaketari buru-belarri helduko diola eta gazteen aurka lehiatzeko gogo handia duela iragarri du.

DANE REYNOLDS

Iaz izan zuen lesioa gaindituta, berriz ere lehiatzen hasi dela-eta zer-nolako egoera ikusten zuen galdetu zion kazetari batek, eta honakoa erantzun zuen: «Betikoa da, kaka zaharra!».

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo