JARDUNALDIAK
BilbaoEszenak «coaching»-ari buruzko ikastaroak eskainiko ditu apirilean
BilbaoEszena Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren esku dagoen Baliabide Eszenikoen Zentroak ahotsari, eszenografiari (gaztelaniaz eta euskaraz) eta antzezpen «coaching» delakoari buruzko espezializazio ikastaroak eskainiko ditu apirilean. Ikastaroak BilbaoEszenaren instalazioetan izango dira eta izena emateko epea irekita dago, antolatzaileek atzo adierazi zutenez. Sorkuntza eszenikoko modulua apirilaren 2an hasiko da, eta ekainaren 18ra arte izango da. Klaseak astelehenetan izango dira, 17.30etik 19.30era gaztelaniaz, eta 19.45etik 21.45era euskaraz. Ahotsari buruzkoa ere astelehenetan eskainiko da, 17.30etik 19.30era, gaztelaniaz, Justi Larrañaga antzezlearekin. Tailerra aurkikuntza eta sormen gune gisa egituratu da, eta bertan, ahotsean zerikusi handia duten arnasketa eta jarrera bezalako alderdiak landuko dira.