GARA > Idatzia > Eguneko gaiak

Afganistango okupazioa

AEBetako soldadu batek hamazazpi zibil hil ditu Afganistanen

AEBetako soldadu batek Afganistango hamazazpi zibil hil ditu Kandahar probintzian, herrialdeko hegoaldean, inongo bereizkuntzarik egin gabe tiroka hasita. Hamid Karzai presidenteak esplikazioak eskatu dizkio NATO erakunde militarrari. Atzoko sarraskia Koran liburu sakratuaren inguruko irainek eta erasoek gaiztotutako egoeran gertatu da.

p007_f01.jpg

Mamoon DURRANI (AFP) | ALKOZAI

Hamazazpi zibil hil zituen AEBetako soldadu batek Afganistango hegoaldean dagoen Kandaharren. Umeak eta zaharrak ere badaude hildakoen artean. Soldadua goizaldean irten zen Kandahar probintzian estatubatuarrek duten base batetik sarraskia egiteko.

«Hiru etxetan sartu nintzen eta hamazazpi hildako zenbatu nituen, umeak, emakumeak eta zaharrak barne», kontatu du inguruan zebilen France Presse agentziako berriemaile batek. «Etxe batean hamar gorpu zeuden, horietako batzuk emakumezkoak eta haurrak. Gela batean sartu, erail eta erre egin zituzten. Beste emakume baten gorpua etxeko sarreran zegoen -erantsi zuen-. Hil eta erre egin zituzten. Bizpahiru urteko ume batzuk ere ikusi nituen, bi gutxienez».

Beste herrixka batean, tankerako egoera. «Etxe batean lau hildako ikusi nituen. Gorpuak gela berean ipinita zeuzkaten: bi zahar, ume bat eta emakume bat. Beste etxe batean ere gorpuak ikusi nituen», jakinarazi du lekukoak.

Sarraskiak gehiago ahulduko du okupatzaileen posizioa. Baita horiek Afganistango erakundeen buruan jarritako afganiarrena ere. Horrexegatik, Hamid Karzai presidenteak berehala adierazi zuen sarraskia «barkaezina» dela, erasoa gaitzesteaz gain. «Estatubatuar indarrek nahita afganiarrak hiltzen dituztenean, erailketa bat da, ekintza terrorista eta barkaezina», jakinarazi zuen Karzaik.

ISAF Segurtasuna Laguntzeko Nazioarteko Indarrek (NATOkoek alegia) hamahiru ordu behar izan zituzten gertatutakoaren inguruan zerbait adierazteko. Kabulen arratsaldeko laurak zirela onartu zuen ISAFek afganiar zibilak hil zirela.

«Zentzurik ez duten horrelako ekintzen arrazoiak azaltzeko ez naiz gauza -adierazi zuen Adrian Bradshaw jeneralak-. Edonola ere, ISAFek ez du baimendu horrelako operaziorik». Militarrak bere atsekabea azaldu zuen, «gorabehera izugarri» hori dela-eta.

Atxilotuta dute

Igandean, goizaldeko hiruretan, «soldadu bat basetik irten eta tiroka hasi zen. Gero bere bulegora itzuli zen eta orduan atxilotu zuten», jakinarazi du Mendebaldeko indar militarren eledun batek.

AEBek Kabul hiriburuan duten Enbaxadak «tiroketa tragikoan hildakoen senideei» bere dolumina agertu zien, France Pressek jaso duen agiriaren arabera. «Gure lagun afganiarren aurkako eraso horren eraginez triste gaude. AEBetako indarrek beren laguntza osoa emango diete zaurituei». Gainera, agiriak eransten du Enbaxadak estatubatuar militarrek zibilen aurka egindako «edozein eraso» salatzen duela. «Afganiar herriari bermatzen diogu sarraski horren arduradunak nortzuk diren argituko dugula eta epaituko ditugula».

Soldadua goizaldeko hiruretan irten zen Zangabadeko base militarretik eta inguruan zeuden etxe batzuetako biztanleen aurka tiroka hasi zen. Base hori Kanadaren menpe egon zen hasiera batean, baina iazko urtarrilaz geroztik estatubatuarrek erabiltzen dute.

ISAFek agindu du gertatutakoa ikertuko duela. Oraindik ez du jakitera eman soldadua zergatik hasi zen tiroka.

Las fuerzas ocupantes temen duras represalias

La masacre de ayer, que además fue contra civiles afganos, es una catástrofe política para la OTAN y sus tropas, blanco cada vez con más frecuencia de disparos accidentales de soldados afganos, lo que ha minado la confianza entre los dos campos. La situación, ya extremadamente tensa, podría aún agravarse y se esperan represalias. Seis militares estadounidenses murieron a manos de sus colegas afganos entre el 23 de febrero y el 1 de marzo, después de la incineración de ejemplares del Corán en la base militar estadounidense de Bagram y las muy violentas manifestaciones consecutivas, con un balance de 30 muertos y 200 heridos. Dos de las víctimas, consejeros, murieron en su oficina del Ministerio de Interior en Kabul, uno de los lugares más protegidos del país. Pese a contar con 130.000 soldados, la ISAF no puede acabar con la insurrección y sigue sufriendo importantes pérdidas. GARA

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo