GARA > Idatzia > Euskal Herria

Zeraindarrek auzolana aldarrikatu dute erasoen aurrean

GARA | ZERAIN

Zerainen martxan dagoen herri-proiektuaren eta ereduaren aldeko apustua berretsi zuten hainbat herritarrek atzo, izan ere, auzolanaren aurka egiten duten mehatxuak etengabekoak dira, eta azkenaldian ekintza hauek indartu egin direla salatu zuten bizilagunek eta herrigintzan lanean dihardutenek.

Zerainen azken 40 urteotan egin den bidea babestu zuten, baita herriaren alde aritu direnen lana aitortu ere. « Ez dugu onartzen elkarrizketa erabili ordez etxe guztietara dokumentu anonimoak zabaltzea eta dauden guneetan lan egin ordez, aparteko gune paraleloak sortzea kontra egite hutsagatik», adierazi zuten.

«Orain arte egin dugun bezala», herrigintza ideologia eta alderdikeria politikoa alde batera uztea eskatu zuten «herriak aurrera egin dezan».

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo