GARA > Idatzia > Euskal Herria

Mondragon UNIBERTSITATEA

Euskaraz aurkezturiko karrera amaierako proiekturik onena sarituko dute

Euskara sustatzeko konpromisoari jarraiki, Mondragon Unibertsitateak, Mondragon Korporazioarekin batera, aurten bigarren urtez banatuko du ikasleek euskaraz aurkezturiko karrera amaierako proiekturik onenaren saria. Unibertsitateko ikasleen eta korporazioko enpresen artean euskaraz karrera amaierako proiektu kopuru handiagoa garatzea da helburua, eta hala unibertsitate-enpresa harremanetan euskararen normalizazioa sustatzea. Mondragon Unibertsitateko ikasleen eta ikasketen irakas-hizkuntza euskara izan arren, urtero aurkezten diren karrera amaierako 300 proiektuetatik %25 soilik idazten da euskaraz, gainerakoak gaztelaniaz, unibertsitatearen iturriek jakinarazi dutenez. Sariaren lehen edizioan hamazazpi proiektu aurkeztu ziren, eta HUHEZIko Psikopedagogiako ikasle Irantzu Portillok gradu amaierako «Erresilientzia goiztiarra haurraren garapenean» lanarekin irabazi zuen saria, 2.000 eurokoa.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo