GARA > Idatzia > Iritzia> Ikusmira

Araba, mendebaldea, euskalkiak, euskara batua...

Luze jardun du GARArekin Koldo Zuazo EHUko Dialektologia eta Soziolinguistika irakasle eta idazleak «Arabako euskara» haren azken saiakeraren gainean eta bere obra luzean zehar jorratu dituen beste hainbat konturen gainean. Duela bi urte egunkari honetan argitaratu zuen artikulu batek euskalkien jatorriaren gaineko ohiko teoria irauli egin zuen, euskararen dialektoak Erdi Aroan sortu zirela eta lehenbiziko berrikuntzak Iruñetik eta Gasteiztik hedatu zirela esanez. Ondoren, «El euskera y sus dialectos» liburuan sendo argudiatu zuen bere teoria hori, ikerketa luze eta zorrotzen ondorioz. Eta oraindik orain argitatu duen «Arabako euskara» lanean, mendebaldeko euskararen nondik norakoa ezagutzeko giltzarria Araba dela dio. Beti ere hizkuntzaren lekukotasunean oinarritua, euskararen batasuna zein euskalkiak hizpide dituela, bere obra guztian, zorroztasunaz gainera, zuhurtasuna erakutsi izan du, eta intuizio handia. Nolanahi ere, sen hutsa ez da nahikoa Zuazoren obra eskergak eskaini dituen emaitzak lortzeko. Emaitza horien atzean urte luzeetako lana dago: Euskal Herriaren historiaren, soziologiaren, toponimiaren eta bertatik bertara jasotako lekukotasunen azterketa burutsuak. Duela hamarretik gora urte sumatzen zituen hainbat gertakari argiro eta ondo argudiatuta azaldu ditu orain «Arabako euskara» saio bikainean.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo