GARA > Idatzia > Kultura

Irrati aurrerakoi, euskaltzale eta herritarra sortzeko lizentzia eskaera egin du GARA Irratiak

Hilabete bakar bateko epea baino ez dute izan Hego Euskal Herriko irratiek mende laurdenez mugitu ez den irrati lizentzien esparruko deialdira proiektuak aurkezteko. GARA Irratia da horietako bat.

p051_f01_97x124.jpg

GARA | BILBO

Irrati lizentziak Lakuak ez zituen lehiaketara atera 1986. urteaz geroztik, eta atzo amaitu zen, hain justu, orain egin duen deialdira proiektuak aurkezteko epea. Hilabete bakar bat baino ez dute izan irratiek euren proiektuak prestatzeko, eta guztira, 34 frekuentzia banatuko dira, arrazoi teknikoengatik banatzen diren hamalau bloketan.

Eskaria egin dutenen artean aurkitzen da GARA Irratia, eta frekuentzia guztietan aurkeztu du proiektua, denetan irrati elebidunekin. Sei hilabeteko epea dauka Lakuak printzipioz erabakia hartzeko, nahiz eta luzatzeko aukera daukaten.

Herriarekin konprometitua

GARA Irratia generalista izango da eta herriari lotuta egongo den irratia izango da. Kulturak, gazteriak eta kolektibo marjinatuek presentzia handia izango dute... Finean, GARA egunkariak sustatu nahi dituen balioak izango ditu irrati honek ere.

Egunkariari dagokion kultura sozial eta politikoa irratian islatzen saiatuko den proiektua izango da. Irrati herritar, euskaltzale eta aurrerakoia, bere eskualdearekin eta herriarekin konprometitua.

Programa ezberdinez gain, albistegiak ere izango dira, batzuk tokian tokikoak eta beste batzuk katean emitituko direnak, lortzen diren frekuentzia guztietan entzungai.

Proiektu ekonomiko sendo bat aurkezten da, batetik, EHKEren babesa duelako, eta bestetik, eskualde bakoitzeko azterketa indibidualizatuak egin direlako, proiektu bakoitzaren bideragarritasun ekonomikoari buruz.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo